XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Maria, emakume zoriontsua.

ARIKETAK

Ideia zaparrada ondoko galderaren inguruan: Zein da Mariaren esannahia kristauen bizitzan?.

Erantzun: - Zein herritakoa da Maria?.

- Zein zen herri honen gogoa?.

- Zein da Sortze Garbiaren muina?.

- Zergatik diogu Maria Jainkoari bete-betean eskainirik dagoela?.

Hiztegia: Maria, Sortze Garbia, Deikundea, Andre Maria.

Mariaren irudia ezin dugu asmatu.

Ez du ezertarako balio bakoitzak geure birjintxoa egiteak.

Ebanjelioan agertzen den bere benetazko irudian aurkitu nahi dugu.

Lukas-en ebangelioak Haurtzaroko Ebanjelioa bezala ezagutzen den atalean eskaintzen diguna.

Maria da, nagusiki, Israel herriko emakumea, promesaren herrikoa.

1. Maria promesaren emakumea

Promesa honek bete-betean harrapatzen du Maria, eta Jesusengan gauzatuko da eta errealitate bihurtuko.

Lukas-en ebanjelioan zehar Mariaren irudia ezagutzera eman nahi zaigu.

Ez bitxikeri huts modura, Israeli zuzendutako promesa betetzen duen emakume herritarra baizik.

Maria da, beraz, Jainkoaren historiaren une garrantzitsu bat, hau da, gure historiarena.

Maria, historia eta bizitza barneko emakume bezala, edozein fededunen modura, ez zuen hazkuntza beste biderik izan; bilaketa; garaiko gertaerei adi egon eta beraien esanahia jasotzen jakin.

Bere bizitza fedez egindako ibilaldia izan zen; ezagutu zituen beharra, oinazea, ihesa, atzerria eta heriotza.

Baina bere fedez, gai izan zen mundu berriaren ezaugarriak erakusteko: maitasuna, elkar-ulertzea, samurtasuna, eta ona den guztia mantentzeko gaitasuna.

Bere emakume senak mundu bizigarriago bat antzematen laguntzen du.

2. Mariaren ezaugarriak a) Sortze Garbia

Gizonari neketsu suertatzen zaio den bezalakoa onartzea; alderdi guztiak onartzea, hau da: bere benetazko ahalmenak, mugak, etorkizunari buruzko ezagutza eza....